XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arpegi alaia jarri ondoren onela galdetu zion mutil atsegiñari:
- Ni usoa banintz eta zu eiztaria baziña ¿zer egingo ninduzuke, aize zabalean joaten utzi ala sarepean sartu?
- Biak - erantzun zion Martin-ek.
-¿Eta nola bada?- neska jakin-naiak.
- Elizondo-ra joaten utziko nizuke, baño nere sarean...- ez zuan bukatu.
Ordea, Mirele-k ederki asmatu aren esan-naia.
Ikusi: -¿Eta nola jakingo zenuke zure sarean banengo ala ez?- berriro galdetu zion.
- Ondoen zeorrek esango zenuke.
Mirele-k burua makurtu ta aldameneko belarrak esku txikiarekin tiraka moztu.
Ixilune baten ondoren jarraitu zuan; - Esaidazu, bada, nola atxitzen dituzten usoak emen.
- Etxalarr-en arrapatzen dituzten era berean - asi zan Martin .
- Udazkenez etorri oi dira usoak, batez ere iparr-aizearekin, eta ba'doaz pillaka itxasotik ego-alderat.
Batzuetan uso-samalda izugarria izaten da.
Alakoetan guztiak batean ilda eroriko balira, lurra zurituko lukete; aidean dijoazela askotan gerizpe itzala sortzen dute eguzki-azpian.
Antziñako uso-eizkera au lilluragarria da.
Uso zerrenderi begira bai atsegin egoten dala.
¿Ikusten duzu auzko itxas-egi alaiak nola agiri diran? Andixe etortzen dituzu.
Sareak, berriz, lepo-sarrera onetan egon oi dira, zugatz orien eta onuntzkoen arteko aizebidean.
Abe batzutik lotuta xirrika batzuen bidez erori.
Andik onerakoa sarebide zabala duzu, mendi-alde aundiak baztarrean.
Orra-ba' eiz-tokia.